Orrialde honetan ikusiko duzun talde osoa komunitateen administrazioan aritzen da esklusiboki; horregatik, komunitate handien edo sortu berrien kudeaketan adituak gara. Mankomunitateek behar zehatzak eta handiak dituzte, eta administrazio enpresa batek lan-talde profesionala, kaudimena eta ezagutza izan behar ditu zerbitzu eraginkorra eskaintzeko.
Laurizarren etengabe hazi gara, espezializatu gara eta komunitate handi bakoitzak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko gaitasuna duten profesionalak gehitu ditugu azken urteetan.

Profesional hauek egunero lan egiten dute milaka pertsonaren komunitate-bizitza hobetzeko.
Gure lantaldeak hazten jarraitzen du. Duela gutxi, Viki, Diego eta Mada gehitu zaizkigu, gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak are gehiago hobetzeko.

Patricia Calvo
Laurizarren Administrazioko arduraduna da, bai barnekoa, bai komunitateetakoa. Ezagutza infinitoa daukala ematen du eta bizilagun askoren mankomunitateak dira bere espezialitatea.

Inma López
Inma beti dago komunitateen interesak defendatzeko zain eta ezbeharrak inork ez bezala kudeatzen ditu. Gainera kontuak eramaten ditu.

Arantza
Eraginkorra, arduratsua eta arretatsua, horrekin ez dago konpondu gabe geratzen den intzidentziarik, komunitateetako saldoak beti argi ikusten dira gure bezeroei ematen dizkien kontuetan.

Olatz
Patriciaren eskuineko eskua da, mankomunitate handien kudeaketa egokia izan dadin beharrezkoa den oinarria. Aseguru-etxeekin zorrotz aritzen da ezbeharrak gertatu eta geroko erreklamaziokin.

Esteban Miranda
Laurizarreko bazkide sortzaileetako bat da. Komunitateak kudeatzen ditu, alde gustientzako irtenbide egokiena bilatuz. Ekintzaile petoa eta taldeko buru sortzaileena, berarentzat ezer ez da ezinezkoa.

Mariano García
Laurizarren, bazkide sortzailea izateaz gain, komunitateak kudeatzen ditu eta taldea zuzentzen du Estebanekin. Zentzua eta esperientzia, Marianori ez zaio xehetasun bakar bat ere pasatzen.

Guillermo Gastán
Abokatu espezializatua, Laurizarren laguntza juridikoa ematen die bai enpresari berari bai komunitateei eragiten dieten gai guztiei.

Maite Gómez
Laurizarren komunitateak berea balitz bezala kudeatzen ditu, bizilagunentzako irtenbiderik onena bilatuz beti. Ekitaldi handietatik komunitateetara, Maite antolaketa konplexuetan aditua da.
Jarri gurekin harremanetan zure komunitatea inolako konpromisorik gabe aztertzea nahi baduzu:
Astelehena, asteazkena, ostirala 9:00 – 14:00
Asteartea eta osteguna 16:00 – 19:00 aurretiko zitarekin.
946 552 983 638 558 485 info@laurizaradministracion.es Askatasuna Etorb., 9, 48003 Bilbo, Bizkaia